ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2013/01/14

Oinarrizko argazkilaritza ikastaroa: aurkezpena (1)


Zeintzuk dira zure asmoak urte berrirako? Nik, besteak beste, argazkilaritzari buruzko ikastaro bat argitaratzea blog honetan pentsatru dut.

Maila oinarrizkoa izango da (esposizioa, irekitasuna, abiadura, konposizioa...) ; eta, "Oinarrizko argazkilaritza ikastaroa" izenburuarekin, sarrerak zenbatuko ditut jarraipena errazteko.

Bardenak (Nafarroa)

Eta, besterik gabe, hasiko gara:

Ez da esan behar argazki pilo bat dagoenik gure inguruan. Azken hamarkadetan iraultza bat izan da argazkilaritzaren arloan. Merkatuan prestazio handiko argazki-makinak eros ditzakegu eta lehen baino askoz merkeagoak.

Kamerez gain, kalitatezko argazkiak egin ditzakegu telefono mugikorrekin, taulekin, ordenagailuaren web-kamarekin... eta internetako argazki webetan partekatzen diren argazkiak biloi ta biloiak dira.


Bizkaiko zubia (Bizkaia)


Argazkiak oporretan edota ospakizunetan ezezik, lanerako edota ikasketerako aurkezpenak ilustratzeko ere egiten ditugu.

Monje budista (Shangri-La)


Logikoki, zenbat eta garestiagoa den argazki-makina, orduan eta hobea da argazkien kalitatea (tamainu handiko argazkiak inprimatzerakoan batez ere nabaritzen da). Baina, zure argazkiak ordenagailuan ikusten badituzu edota tamaina normalean (10 x 15 ala 13 x 18 zm) inprimitzen badituzu,  ez duzu argaki-makina garestirik erosi behar. Pentsa ezazu denok, ikasten eta praktikatzen badugu, argazki onak egin ditzakegula. Gerokoan, zure argazkizaletasuna hazten bada, denbora edukiko duzu zure ekipamendua osatzeko.








No comments:

Post a Comment