ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2013/06/12

EDERLEZI Pastorala Zuraiden, ekainaren 22an


Orain dela hilabete pare bat, Ederlezi pastorala ikusi nuen; eta, blog honen mezu batean komentatu nuen asko gustatu zitzaidala.

Orain ohartarazten dizuet aukera paregabekoa duzue pastoral hau entzun ta ikusteko ekainaren 22an, Lapurdiko Zuraiden, arratseko 6etan, Bernat ETXEPARE Lizeoa eta Zuraideko Alaiki dantza taldeak antolaturik.






"EDERLEZI hitza Tziganoentako bedatseko besta handia da. Ixtoria hontan Ama batek bere zazpi alabekin, menteak zeharkatüko dütü Euskal Herrian, XVII.etik  XXIeala, Bizkaiatik Xiberoala.Eta popülü hau markatü dütüan gertakari handien eta latzen jakile izanen dira, Buhameen gora beherak kontatüz Euskal Herrian.
Pastoral hau Gotainen sortü da 2013an XIRU jeialdiaren baitan"

Sartzea: 12€:
 Baiona: ELKAR
Miarritze: EKHI
Pausu : XAIA
Ziburu: TANA
Hazparne : XURI ATE

No comments:

Post a Comment