ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/02/26

Txinera ikasteko online baliabideak

Txinera ikasten edo gustatzen zaigunontzat oso interesgarria da YellowBridge. Web honen hiztegia oso ona da (ingelesaz dago); eta, bertan dauden beste baliabideak ere oso interesgarriak  eta gehiengoak dohainik dira :)


Post hau ere aprobetxatzen dut atzo Bilboko FNACean erosi nuen liburua gomendatzeko. Izenburua "Hanzi para recordar" (gastelaniaz dago).  Liburuak hanzien bi bertsioak dauzka, txinera tradizionala (Taiwan, Hong kong eta Macaun erabiltzen dutena) eta txinera sinplifikatua (Txinan erabiltzen dutena). Liburuak karaktereak mnemotekniaren bidez gomutarazten ditu eta beraien esanahiaz arduratzen da -ez Pinyin ezta ahoskera ere-.


再見 (agur)


4 comments:

  1. Txinera ikastea erraza izango balitz...


    Urte bat daramat ikasten eta oraindik bide luzea dut aurretik.

    对不起我的中文不好,对不起对不起
    我不知道你说什么!!!

    哈哈哈哈啊哈

    izan untsa!

    ReplyDelete
    Replies
    1. Kaixo,
      Txinera eta euskera desberdinak dira baina oso ondo egiten duzu txineraz.
      Zorionak!

      你好,
      中文跟巴斯克语不同可是你的中文很号。
      恭喜!恭喜!

      Delete
    2. 谢谢啊!

      你们不认识这个歌吗?

      外国人做的歌,虽然我不太喜欢但是他们很红的。

      http://www.youtube.com/watch?v=2XTBwvi0h2E

      新年快乐!!!!!再见

      Delete
    3. Eskerrik asko :)

      谢谢你 :)

      Delete