ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/06/15

Argi idazteko arau batzuk.

Idazten dugunean zer esaten dugun nola esaten dugun bezain garrantzitsua da.

Poema ala nobela idazten dugunean libreak gara bakoitzaren literatura-estiloa erabiltzeko; baina, lanerako idazkia idazten dugunean, bakarrik dago arau bat: argitasuna.

Eta nola lortzen dugu argitasunaz idaztea? Harvard Business Review Blogaren araberan, ondoko arauekin:

1. Paragrafo bat, ideia bat.
   
2. Paragrafo bakoitzean, informazio garrantzitsuena, lehen esaldian; bigarren mailako informazioa, ondorengo esaldian; eta, horrela gainerakoak.

3. Erabili izenburuak, zerrendak eta abar, informazioa antolatzeko.

4. Erabili tonu neutroa, utzi sarkasmo ala beste emozioak askotan gaizki ulertzen dituztelako.

Nire esperientzia:
  • Gero eta paragrafo luzeago, gero eta posibilitate gutxiago irakurleak osoa irakurriko duela
  • Baiezko esaldiak hobeto ulertzen dira.
  • Galdu beldurra esaldi sinpleak idazteaz. Testu korapilatsuak antzinako usantzak dira; eta, ez dute gure gaitasunarik laudatzen, justu kontrakoa.
  • Nik askotan erabiltzen ditut letra lodiak, letra etzanak, azpimarrak, baita koloreak ere, irakurketa azkarra errazteko.
  • Ohikoa da esaldi hau: "asko daki baina ez daki azaltzen"... nik ezin dut esan kasuren bat ez dagoenik; baina, urte mordo lanean igaro ondoren ...  oraindik kasu bat ere ez dut topatu... ondo azaltzen ez dakienak beharbada asko ikasi du baina gutxi ulertu du.

2 comments:

  1. Gomendio hauek argi idaztea baino irakurketa arinagoa lortzeko sortu direla dirudi. Mundu gero eta arinagoan bizi garen seinale. Testuak ere zenbat eta errazagoak izan, zenbat eta motzagoak, hobe. Izan ere, interneten gertatzen den bezala, gainerako testuetan ere begiak gainetik pasatzea nagusitzen ari dela dirudi, testuaren ideia nagusi orokorra irakurtzeko soilik, sakonekoari, xehetasunei, garrantzia kenduta.

    ReplyDelete
  2. @Anonymus, hmm... arrazoi apurtzu bat duzu eta mundu gero eta arinago doa baina hau da bizi garen sasoian; eta, alde txarrak eduki arren, onak ere ba dauzka.

    Gaur egun jasotzen dugun informazioa ugaritzen denez, informazio hori prozesatzeko sistema moldatu behar dugu.

    Informazioa beste modu batean antolatzen da; baina, hor dago, hurbilerraz, eta bakoitzak erabakitzen dugu ea sakondu nahi dugun ala ez.

    Testu korapilatsu bat irakurtzen dudanean, ez dut pentsatzen sakona denik, baizik eta idazleak garbirik ez daukanik ala ez duenik bere informazioa partekatu nahi.

    ReplyDelete