ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/06/07

Gorka Aguirreren oroimenez

Gaur izar bat zeruan piztea gustatuko litzaidake lagun baten izenarekin, Gorka Aguirre.



Gorka ezagutu nuen argazkilaritzan hasi nintzenean. Bera artista oso ona eta ezaguna zen baina harrokerria ez zuen ezagutzen. Nire galderak, batzutan sinpleak eta azalpenik ez behar arren, berak beti gogo osoaz erantzun zizkidan.

Gorka gogoratzen dut bere argazki dendan. Bere begi ameslariak, ilusioaz beteta, lomografiari buruz hitz egiten, bere proiektu itxaropentsu eta solidarioak partekatzen....

Gaur zerbait faltatzen zait, Gorka laguna, Gorka artista, Gorka ameslaria...

Pertsonaren zintzotasuna nahigabekoan nabaritzen da eta Gorka adibidea izan da denontzat. Azken momenturaino,  beti kezkatuta bere Itzi maiteaz, bere familiaz eta bere lagunez.

Gaur, bere ohorean,  gustatuko litzaidake idazlarik hoberena izatea baina letrak eta malkoak nahazten zaizkit.

Gorka, beti egongo zara gure oroimenean eta gure bihotzean.

Adiorik ez laguna,

Goian Bego.




No comments:

Post a Comment