ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/08/04

Ba al zaudete Google+ gizarte-sarean?


Baldin bazaudete eta gehitu nahi banauzue, hona hemen nire kontua:  Gplus.is/MilaAgirrePhotography

Ez bazaudete, Google+ berezitasun batzuk komentatuko dizkizuet (Google plus ere deitzen da; oraindik ez dago euskaraz, bakarrik frantsesaz eta gastelaniaz):


  • Googlearen gizarte-sare berri bat da. Aurtengo ekainaren 28an hasi zen baina badauka 25 milioi bisitariak (uztailearen 23an 20 milioi erabiltzaileak zeuzkan)



         
                25 milioi ez da ezer konparatzen badugu Facebook erabiltzaileen kopuruarekin (750 milioi aurtengo uztailean); baina,  beheko taulan begiratzen badugu, konturatzen gara Facebookak, bere lehen 25 milioi erabiltzaileak lortzeko, hiru urte behar zuela.





        Ez dut konparatuko Google+ Twitter, Foursquare ala beste gizarte-sareekin, nire ustez bere lehiaketa ez da hauekin (arlo desberdinak betetzen dituzte) baizik eta FaceBook-arekin.

  • Oraindik laster da Googe+ etorkizunaren proiekzioa jakiteko; baina, Google internet bilaketa motorrik popularrena izanez eta zerbitzu pilo bat eskaintzen (dokumentuak, berriak, iragarpenak, eta abar), arrakasta handia lortuko duela pentsa dezakegu.

  • Funtzionamenduaren aldetik,  Facebook antzekoa da: kontu bat irekitzen duzu (Kontuz: lehenego google kontu bat behar duzu), zure informazioa sartzen duzu eta beste erabiltzaileak gehitzen dituzu. Mezuak argitara ditzakezu soilik edota argazki, bideo ala estekekin.

          Google+ indartzen ari da Facebook ahulkeria: pribatutasuna. Horretarako, gehitzen dituzuen pertsonak zirkuluetan antola ditzakezue eta informazioa parteka dezakezue aukeratutako zirkuluekin. Egia esateko, Facebookean ere kontaktuak zerrenda desberdinetan antola ditzakegu baina Google+ean errezagoa da.

          Alde ezezkoan, Google+ak ez dauka "like" (gustatzen) botoia; eta, bere hasieran dagoenez, oraindik merkataritza aldea faltatzen zaio. Momentuz jokurik ere ez dauka.


Nire iritzia: gizarte-sareak interesatzen bazaizkizue, personalki edota profesionalki, kontua irekitzea gomendatzen dizuet.

Azken finean eta nire ustez, gizarte-sareak tabernekin konpara ditzakegu. Irekitzen dira eta ixten dira..., modaz jartzen direnean jendez betetzen dira..., modaz pasatzen direnean erdi hutsik geratzen dira...; eta, normalean, aukeratzen ditugu gure lagun edota gure gustoko ezagunak hara doazelako... ziuraski konparaketa ez zaizue irudiko oso teknikoa baina bitan pentsatzen baduzue, konturatuko zarete ez nabilela hain erratuta animated smileys drinking 5

           




No comments:

Post a Comment