ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/08/05

Txinako Qigong Asoziazioa


Qigong praktikatzen baduzue, gomendatzen dizuet Txinako Osasunerako Qigong Asoziazioaren (Chinese Health Qigong Association) esteka (web ingelesaz eta txineraz dago):


http://jsqg.sport.org.cn/en/index.html

Informazio eta berri anitz daude; eta, nire ustez, kalitatezkoa. Webarem erdian klik egiten baduzue, ariketa batzuen irudiak ikus ditzakezue. Tamalez bideoak ezin dira online erosi. Ez dut konprobatu ea postaz eros ditzakedan; baina, Txinan egon nintzenean "Zortzi atalen ariketa" (Ba Duan Jin) eta "Tendoi-Muskulu indartzeko ariketak" (Yi Jin Jing) bideoak erosi nituen eta azalpenak (ingelesaz edo txineraz) oso argiak ziren.



http://jsqg.sport.org.cn/en/index.html

Bueno, eta Qigong ez baduzue praktikatzen, gomendatzen dizuet. Ez da osasunerako erremedio mirarigilea; baina, kalterik ez du egiten gure bizitza azkarrean noizbehinka ordu erdi bat pausatzea lasaitzeko

No comments:

Post a Comment