ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2012/03/31

Zeintzuk dira hizkuntzerik trebeenak Twitterrerako?

Interesgarria gaur The Economist aldizkariak argitaratu duen berria adieraziz zeintzuk diren hizkuntzerik praktikoenak Twitterrerako.

Zein berezitasuna dauka Twitterrek? Mezu bakoitzak ezin duela 140 karaktere (zuriune barne) baino gehiago eduki.

Nola egin dute konparaketa? ingelesaz  testu bat (1000 karaktere, zuriune barne) beste hizkuntz batzuetan itzuli dute; eta, bere luzaeraren portzentaia konparatu dute

Eta, emaitzak behekoak dira:



Ikusten dugunez, testu berbera gaztelaniaz ingelesaz baino %40 luzeagoa da; frantsesaz, ordea, %25a. Baina, interesgarriena zera da: txineraz %69 laburragoa; eta, arabiera, %13a.

Zergatik?: txinerak ingelesak baino karaktere gutxiago behar du gauza berbera adierazteko. Arabieraren kasuan, egia esateko, testuak luzeagoak dira baina abantaia dute bokal gehiengoak idazterakoan ken ditzaketelako.


Beste datu interesgarriak Twitterreri buruz:
  • 140 miloi erabiltzaile dauka munduan
  • Debekatuta dago Txinan (nahiz eta Sina Weibo, hango antzeko gizarte-sareak 250 miloi erabiltzaile dauka)
  • Arabiera Twitterren zortzigarren hizkuntzerik erabilena da (gizarte-sare hau asko erabili da arabiar iraultzeetan).
  • Twitterrean gehien erabiltzen diren hizkuntz europarrak, ingelesaren atzetik, gaztelania eta portugesa dira.
  • Ingeleseraren erabilera Twitterrean %39a jeitsi da; baina, oraindik erabilena da oso hedatua dagoelako mundutik zehar.

 Eta euskera? The Economist aldizkariaren ustez, Twitterrek gutxiengo hizkuntzen erabilerari laguntzen dio; eta, adibidetzat, euskera aipatzen du gaelikoarekin batera (Kevin Scannell irakaslearen webean Twitterrean erabilitako gutxiengo hizkuntzak jarraitzen dira; eta,  euskera bigarrena agertzen da, erabiltzaile kopuruaren arabera).

Amaitzeko,  Twitter euskeraz irakurri nahi baduzue, tresna baliogarria da  UMAP.EU

 Eta, ba dakizue, arabiar esaldi zahar bat dionez,  "pertsona baten indarra bere adimenean eta bere hizkuntzan dago" - قو ة ا لانسان فى غقله و لسانه
 

 Mlskr!
@bidaia


No comments:

Post a Comment