ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2012/03/04

Iphone: argazkiak editatzeko gomendatutako aplikazioa


Egunon,

Zelan igandea? Ondo espero dut.

Iphonea erabiltzen baduzue argazkiak ateratzeko, gaur "Filtermania" aplikazioa gomendatu nahi nizueke.

  • Zenbat diru balio du?: aplikazio eta filtro asko dohainik dira. Beste batzuk ordaindu behar dira baina oso merkeak dira. 


Jatorrizko argazkia

  
Erreza al da? Oso erreza...



 
Argazkia filtermania "color rays" filtroa jarri ondoren

















 ... eta efektuak izugarrizkoak














  • Zein hizkuntzatan dago? Ingelesaz; baina, ez badakizu, egon lasai, oso aplikazio ulergarria delako

 Nola erabiltzen da?


 


1. Aplikazioa ireki ondoren, argazki berri bat atera dezakegu ala gure bildumaren argazki bat hauta dezakegu.






 2. Adibidetzat, Bilboko Arenalaren argazki bat nire bildumatik aukeratu dut. Ikusten duzuenez, beheko aldean filtroak daude.














 3. Argazki honetan filtro batzuk jarri nituen (ez naiz zehazki gogoratzen zeintzuk erabili nituen). Filtroak pilatzeko, goiko aldeko "+ Filter" kutxatilan klik egin; eta, filtroa kentzeko, bere ezkerrerantz dagoen gezian klik egin.













4. Gure argazkia prest dagoenean, "next" kutxatilan klik egin. Lau aukera ematen digu: argazkia gordetu ("save"), Instagram gizarte-sarera bidali ("instagram"), berriro editatu gordetu barik ("edit again") eta inprimitu ("print": nik azken hau ez dut erabili).







Eta zure interes izango delakoan, hau da dena!
 
Iphonaren bidez nik ateratutako beste argazkiak ikusteko edota jeisteko klik egin ondoko estekan.


Mila Agirre Argazkilaritza







No comments:

Post a Comment