ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2012/12/01

Gutun irekia Joseba Egibar jaunari


Jaun agurgarria,

Zure adierazpenak irakurri ondoren, gutun honen bidez, nire iritzia adierazi nahi nizuke:

1.- Funtzionarioak ez dira solidarioak izan behar lanpostu finkorik dutelako

Lanpostua lortu dute oposaketa gainditu dutelako; eta, oposaketak beraien gaitasuna frogatzen du.

Iraunkortasunak beraien lanaren neutraltasuna babesten du, gizartearen onuraz. Eta, nire ustez, etorkizunean, mugiezin hori gero ta ezezagunagoa izango da.

2.- Funztionarioak solidarioak izan behar dira herritarrak direlako; eta, gure gizartearen egoera oso larria delako.

            Aizu, eta elkartasunaz ari garenez, zu noiztik duzu soldata izoztuta eta zenbat jaitsi dizute?

            


3.- Murrizketa gehiago datozenik funtzio publikoan ez dira albiste berriak; baina, exempluarekin predikatzea bai izango zenik.

            Horregatik, Administrazioaren aurrezkia handitzeko, beheko ideiak, dohainik eta copyright barik, eskaintzen dizkizut:

            3.1. Murriztu politikarien zenbakia legealdi  honetan (osoan... ez hasieran bakarrik...)

            3.2. Ez izendatu kanpoko behin-behineko pertsonala  (politikariek legealdirako kontratatzen dituzten aholkulariak).

            3.3. Ez azpikontratatu Administrazioak egin ditzakeen lanak (“administrazioak bideak ez dauzkala”.. esan ez ezik, egiaztatu ere behar da…)

            3.4. Ez ordaindu euskerazko klaseak politikariei eta kanpoko aholkulariei (lanera datoz, ez ikastera zergadunen kostaz… edo hobeto… euskaldunak bakarrik izendatu… eta ikusiko duzu nola euskaldunen tasa  igotzen den…)

            3.5. Ez ordaindu ingelesako klaseak, edota ikastaroak, polítikariei eta kanpoko aholkulariei (gogoratu… datoz "curriculum" dutelako, ez "curriculum" dohainik egin nahi dutelako… gainera, ez ahaztu polítikariek, ingeles berriak direnean, joera dute egoitzak ingelesaz izendatzen…gure lotsarako…

            3.6. Murriztu kotxe ofizialak laneko bidaietarako… ez, politikariak etxetik-lanera eta lanetik-etxera joateak ez du kontatzen lana bezala…

            3.7. Debekatu politikarien bazkari gastuakzaindu beraien osasuna


            Esango didazu hau dela papagaiaren txokolatea… eta bai… arrazoia edukiko duzu… baina hainbeste loroak daudenez, horrela jarraitzen badugu, alpistea erosteko ere ez dugu dirurik edukiko…

Ez beharrezko gastuen zerrenda handitu nahi baduzu, ziur naiz funtzionarioak prest egongo direla zuri eta hurrengo Lehendakariari laguntzeko 

Adeitasunez,
 
            Mila Agirre

2 comments:

  1. edagirre@yahoo.es12/1/12, 7:49 PM

    zorionez gaur politikoen eskuz gaude eta ¿haiek noren eskuz?
    Baina bihar..demangun beste euskalherria...
    edurne

    ReplyDelete