Jaun
agurgarria,
Zure adierazpenak irakurri ondoren, gutun honen
bidez, nire iritzia adierazi nahi
nizuke:
1.- Funtzionarioak ez dira solidarioak izan
behar lanpostu finkorik dutelako
Lanpostua lortu dute
oposaketa gainditu dutelako; eta, oposaketak beraien gaitasuna frogatzen du.
Iraunkortasunak beraien lanaren neutraltasuna
babesten du, gizartearen onuraz. Eta, nire ustez, etorkizunean, mugiezin hori
gero ta ezezagunagoa izango da.
2.- Funztionarioak solidarioak izan behar
dira herritarrak direlako; eta, gure gizartearen egoera oso larria
delako.
Aizu,
eta elkartasunaz ari garenez, zu noiztik duzu soldata izoztuta eta zenbat jaitsi
dizute?
3.- Murrizketa gehiago
datozenik funtzio publikoan ez dira albiste berriak; baina, exempluarekin predikatzea bai izango
zenik.
Horregatik, Administrazioaren
aurrezkia handitzeko, beheko ideiak,
dohainik eta copyright barik, eskaintzen dizkizut:
3.1.
Murriztu politikarien zenbakia
legealdi honetan (osoan... ez hasieran bakarrik...)
3.2.
Ez izendatu kanpoko behin-behineko pertsonala (politikariek
legealdirako kontratatzen dituzten aholkulariak).
3.3.
Ez azpikontratatu Administrazioak egin ditzakeen lanak (“administrazioak
bideak ez dauzkala”.. esan ez ezik, egiaztatu ere behar da…)
3.4.
Ez ordaindu euskerazko klaseak
politikariei eta kanpoko aholkulariei (lanera datoz, ez ikastera zergadunen kostaz… edo hobeto…
euskaldunak bakarrik izendatu… eta ikusiko duzu nola euskaldunen tasa igotzen den…)
3.5.
Ez ordaindu ingelesako klaseak, edota
ikastaroak, polítikariei eta kanpoko aholkulariei (gogoratu… datoz "curriculum" dutelako, ez "curriculum" dohainik egin nahi dutelako… gainera, ez
ahaztu polítikariek, ingeles berriak direnean, joera dute egoitzak ingelesaz izendatzen…gure
lotsarako…
3.6.
Murriztu kotxe ofizialak laneko bidaietarako… ez, politikariak etxetik-lanera eta lanetik-etxera joateak ez du
kontatzen lana bezala…
3.7.
Debekatu politikarien bazkari gastuak… zaindu beraien osasuna…
Esango didazu hau dela papagaiaren
txokolatea… eta bai… arrazoia edukiko duzu… baina hainbeste loroak daudenez,
horrela jarraitzen badugu, alpistea erosteko ere ez dugu dirurik edukiko…
Ez beharrezko gastuen zerrenda handitu nahi
baduzu, ziur naiz funtzionarioak prest egongo
direla zuri eta hurrengo Lehendakariari laguntzeko
Adeitasunez,
zorionez gaur politikoen eskuz gaude eta ¿haiek noren eskuz?
ReplyDeleteBaina bihar..demangun beste euskalherria...
edurne
Itxaropena ezin dugu galdu...
Delete