ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/04/10

Bloga idazten telefonotik

"Egunon :)

Iphonerako aplikazio berri bat erosi dut (BLogPress iTunes dendan, 2,39 €) eta frogatzen ari naiz zer moduz doan

Ondo pasa igandea :)


Nire Iphonetik"


Komatxoen artean mezua telefonotik bidali dut aipatutako aplikazioa frogatzeko -estekak ez ditut gehitu telefonotik; orain, ordenagailutik, erantsi ditut informazio gehiago emateko-.

Nire azterketa:

1. Erabil dezakezu Blogger eta WordPressarekin (beste batzuk ere badaude baina hauek dira gehien erabiltzen direnak).
    Nik Bloggerarekin erabili dut.
2. Lotu ditzakezu Twitter eta Facebook kontuekin.
    Nik egin dut: posta idatzi ondoren, automatikoki nire Twitter kontuan agertu da. FBean agertzeko baimena eskatu dit. Dena arin eta erreza.
3. Picasa eta Flickr kontuekin lotzeko aukera ere ematen du.
   Oraindik ez dut frogatu.


Nire balorazioa: niri gustatu zait, telefonotik blogean idazteko.



Kontutan hartzeko: telefonoan interneta baduzu, Bloggerrek aukera ere ematen du emailaren bidez zure postak idazteko eta dohainik da. Konfiguratzeko, zure kontuan sartu ondoren,  joan Settings>Email leihora








No comments:

Post a Comment