ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/04/13

Nola zabaldu zure negozioa gizarte-sareetan?


Enpresek gero eta gehiago erabiltzen dituzte gizarte-sareak. Oraingoz, beraien produktoei publizitatea emateko; eta, ziuraski, gerokoan, bezeroei zerbitzua emateko ere.

Baina, negozio txikia baduzu, zeintzuk dira urrezko arauak arrakasta edukitzeko gizarte-sareetan? Hona hemen batzuk:

1.- Eman ezagutzera

     Gizarte-sare guztietan egotea posiblerik ez denez, garrantzitsuen artean (adibidez, Facebook, Twitter, Youtube, Flickr, Delicious, Foursquare, Linkedin, Xing eta abar), aukeratu interes handia daukatenak  zure negoziorako;  eta, ez ahaztu profila betetzea zure negozio datuekin. 


2.-  Izan aktiboa

      Gizarte-sareetan bazaude baina interaktiboa ez bazara, onura gutxi lortuko duzu eta erraz aspertuko zara. Baina, aktiboa izateko, denbora behar duzu; eta, horregatik, hobe da zure gizarte-sareen zenbakia mugatzea.
    

3.-  Partekatu

     Gizarte-sareak dira informazioa partekatzeko. Zeurea gordetzen baduzu, besteen konfidantza galduko duzu.


Gero eta gehiago enpresa tradizionalak gizarte-sareetan daude. Adibidez, hemen Gasteizen, "carniceria de barrio" delakoa.  Anima zaitez eta abisatu zure negozioa jarraitzeko :)

No comments:

Post a Comment