ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/04/12

Boto batek toki-hauteskundetarako hautagaia behar du


Maiatzaren 1ean toki-hauteskundeak dira. Azken urtetan desengainu batzuk sufritu ondoren, nire botoa eman aurretik, alderdiak ezezik, hautagaiak ere aztertzea erabaki dut

 

Nire botoak, bat bakarrik izan arren, kontratu baten antza dauka: bere bidez, hautagaiak lanpostua lortzen badu, hurrengo lau urtetan zerbitzua emango didalako.

 

Horregatik, eta informazio eskasa internetan lortu dudanez, IRAGARPEN bat argitaratzea erabaki dut:

 

  

LANPOSTUA

IRAUPENA

KOKAPENA

Alkatea/Zinegotzia

4 urte

Gasteiz

BEHAR DA

Euskera

Maila baxua daukatenek ez dira kontutan hartuko, lanpostuak exijitzen duelako komunikatzeko trebetasuna EAEko bi hizkuntz ofizialetan.

BALORATZEN DA

Hezkuntza.

Positibo baloratuko da bere heziketa egokia izatea udalaren proiektuak aurrera eramateko

 

Lanbide-esperientzia.

Positibo baloratuko da bere alderdian ezezik, arlo publiko ala pribatuan ere lan egin duela, lanpostuak independentzia exijitzen duelako.

 

Proiektua.

“Alkate/Zinegotzia izan nahi dut” proiektu pertsonal zilegia izan arren, ez da onartuko. Udalerako proiektua aurkeztu behar du.

LUZAPENAREN AUKERA

Bai: lau urte pasa ondoren, hautagaiak nahi badu eta bere proiektuaren ebaluazioa baiezkoa bada.

HARREMANETAN JARTZEKO

Blog honen bidez




No comments:

Post a Comment