ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/04/15

Tapoien kanpaina ume bat laguntzeko




Jonek,  8 urteko ume gasteiztarrak, 300 tona tapoi bildu behar ditu bere ezohiko gaixotasunari –ataxia-telangiectasia- aurre egiteko. 

Izan ere, dirua lortu nahi du ikerketa ordaintzeko, gaixotasunaren kausa jakin eta garapena moteltzeko, eta azken finean bere mugimenduen koordinazio ezak osasun okerrera ez eramateko.

Ezohiko gaixotasun hori bakarra Euskadin eta 15 Estatuan izanda, ikerketa eta tratamendua ez dira errentagarriak.

Beraz, ahal eta nahi duguen guztiontzat informazioa eta kartelak eransten dizkigute, guk tapoiak gorde eta ingurukoak gordetzen ere anima dezagun. Kanpainak urtebete inguru iraungo du. Egunez egun, behin-behineko biltzeko tokiak gehitzen dira. Honelako birziklapen solidarioa ahoz aho mugitzen da eta eskatzen duen ahalegina ez da oso handia. 

Kontua da plastikozko tapoiak biltzea -garbiketa produktuak, edariak, yogur likidoak, tetrabrick eta bururatzen zaizkizuenak, betiere plastiko gogorreko tapoiak badira-, eta noizbehinka biltzeko tokietara eramatea.
  
kanpainari buruzko informazioa:   
          



                                         
                                    

No comments:

Post a Comment