ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/03/11

Eusko Jaurlaritzak 6000 txartela oparituko ditu krisialdi ekonomikoan

Berriak zera dio: Eusko Jaurlaritzak 6000 txartela oparituko ditu, 50 eta 100 eurokoak, kontsumoa sustatzeko

Baina ez da esaten zein denta-motan diru hau banatuko da? (elikadura, jantziak...?)  Eta, bere garrantzia dauka zeren eta, askotan, dendaren araberan, bezeroen egoera ekonomikoa...

Zergatik honen aurka nago?

1.- Gastu soziala murrizten den bitartean, 500.000 euro "oparitzen" direlako jasotzaileen diru sarrerak kontutan hartu barik... dirulaguntza emango diegu dirudunei?

2.- Lortuko duten bezeroen fidel bihurtzearen iraupena izango delako kanpainaren denboraldia... eta gero, zer?

3.- Gure zergen dirua  merkataritza berritzeko edota lanpostuak sortzeko ez delako erabiltzen baizik eta erreflexiborik gabeko kontsumoa sustatzeko.





No comments:

Post a Comment