ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/03/16

Txineraren gaitasun azterketak


Azken boladan asko entzuten da txinera gero eta garrantzitsua dela. Baina zeintzuk dira hizkuntz honen gaitasuna frogatzeko azterketa ofizialak?

Txinak  antolatzen dituen azterketak “Hanban/Confucius Institute” izeneko webean kontsulta daitezke, frantsesaz eta ingelesaz. Hiru motako azterketak dira: HSK (estandarra),  BCT (negozioak) eta YCT (gasteentzat) 

Aurtengo deialdia irekita dago. Hemen dituzue azterketen datak  eta lekuak  (tamalez bat ere ez dago Euskal Herrian baina bai Estatu espainol eta frantsesan).

Azterketak egiteko eskabidea  internetaren bidez aurkeztu behar da. Harpidetzako prozesua egiterakoan, azterketaren lekua aukeratzen da  (argazki bat igo behar duzue ala web cam-aren bidez atera). Kontuz eskabidea egiteko epemugarekin, azterketa dataren 20 egun aurretik amaitzen delako. 

Azterketa liburuak prestatzeko Madrilgo online liburudenda honetan erraz topa ditzakezue (oso ondo aholkatzen dute). Liburuen ISBN baldin baduzue, hemengo liburudendetan ere eros ditzakezuela suposatzen dut.

慢慢来 (màn màn lái = apurka apurka :)

No comments:

Post a Comment