ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/03/17

“Nahi baduzu, euskaraz” ekimena Gasteizen, Parte Hartu :)

Euskal Herriko hainbat tokitan egiten ari den bezala, Gasteizen ere, merkataritzan eta ostalaritzan euskaraz dakiten langileentzako pin bat banatu nahi dute euskararen ahozko erabilera bultzatzeko. Aukeratu den lema, hauxe: Nahi baduzu, euskaraz

Nekez gertatuko da Gasteizen guztiz elebiduna den tokia; horregatik, ezaugarri hori banakakoei eskaintzen zaie, euskaraz jarduteko gai diren langileei.
Nola parte hartu ekimen honetan?

Ekarpenak egiteko modu eta fase desberdinak izango dira. Oraingoz saia zaitez ezagutzen dituzun dendari, tabernari edota ostalari euskaldunen berri ematen. Nola?

Informazio gehiago, hemen
 Hurrengo bilera: MARTXOAK 23, asteazkena, 19.30ean AMAIA zentroa (Benito Perez Galdos plazan)



1 comment:

  1. Ekimen honekin bat nator. Gero eta gehiago Gasteizko dendetan, tabernetan, parketan, konplexu gabe euskeraz mintzatzen entzuten dut. Nik euskeraz gutxi hitz egiten dut baina ulertzen bai.

    edurne

    ReplyDelete