ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/03/04

Iraunkortasunaren indarra

Azken boladan  modan dagoenez "personal coaching"  -hitzez hitz, "entrenamendu pertsonala" ala, nire lagun batek deitzen dioen bezala, "zentzu komuna edukitzea" :)-,  pentsatu dut ideia ona zela argitaratzea topatzen ditudan esamolde ala aipamen batzuk (beti ez nago zeharo ados baina interesgarriak iruditzen zaizkit)


Hona hemen lehena, Ray Kroc jaunarena -Mc Donald's enpresaren fundatzailea-


Ez dago ezer munduan iraunkortasuna bezala.
 Askotan, pertsona batzuek, talento, jenio edota heziketa handia eduki arren, emaitza gutxi lortzen dute. 
Baina, iraunkortasuna eta determinazioa guztiahaltsuak dira (*)




(*) Ez dago komatxoen artean ez dudalako hitzez hitz itzuli.







No comments:

Post a Comment