ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/03/08

Martxoaren 8a, Nazioarteko Emakumeen Eguna



Bibi Aisha, Afganistaneko 18 urteko neska, bere gurasoen etxera itzuli zen bere senarraren indarkeriatik ihes egiten. Talibanek erabaki ondoren, bere senarrak moztu zizkion sudurra eta belarriak... (2010 World Press Argazki Saria, Jodi Bieber argazkilaria)

Argazki hau emakumeen aurka egiten dituzten hainbeste basatikerien adibidea da.

Gaur, martxoaren 8an, emakume bezala, lotsatzen naiz ikusten zer gutxi egiten dugun beste emakumeak laguntzeko.

3 comments:

  1. Batzuetan ikusi, entzun, zalatu, sentitu, borrrokatu... ez dugu nahi; Gaur espero dut irudi honekin eta egun honetan zerbait sentitzen dugula.
    edurne

    ReplyDelete
  2. Zer gehiago ikusi behar dugu zerbait egiten??????
    Baina.......... zer egin dezakegu?????
    Erakutsi, Esan, oihu egin,......
    Eskerrik asko Mila
    Charo

    ReplyDelete
  3. Txaro, nire ustez garbi dago, gu mendebaldeko emakumeok gure gobernuei exijitu behar diegu ekaintzak hartzea emakume horien eskubideak bermatzeko.
    Gure portzentaia handia da, beldurtiak ez baginen, izugarrizko potere daukagu lobby bezala.

    ReplyDelete