ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/05/28

Arene maitea, hegaz egin libre izateko

Arene Derioko bost urteko neskatila da. Polit eta alaia, bere bizitza eta bere familiarena markatuta egon da gaixotasun sendaezin batengatik.




Arenek gogor borrokatu egin du gaixotasun krudel horren aurka, bere arma nagusiekin, maitasuna eta elkartasuna.

Hain egoera larrian, bere guraso, familia eta lagunek laguntza eta elkartasuna eskatu zuten komunikabide, web  eta gizarte-sareen bidez.





Horrela, pertsona askok Arene eta bere familia pertsonalki ez ezagutu arren, bere eboluzioa jarraitu dugu eta alaitu egin dugu bere aurrerapenekin.

Gaur, ordea, egun tristea da, Arene hilzorian dago. Bere gurasoak sendotasun handia erakusten ari dira; eta, mezu honen bidez besarkada handi bat bidali nahi nieke beraiei eta musu handi bat Arenerentzat.

Arene laster egongo da jolasean bere nebarekin, Kepa; eta, begiratuko gaituzte iribarre zoragarri horrekin, sekulan ez duguna ahaztuko.

Musu handi bat bihotza,







Areneren senideek oraintxe adierazi dute txoritxuak hegaz egin duela... goian bego

No comments:

Post a Comment