ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/05/31

Hain garestia da gure gasolina?

Petrolioaren igoerak garestitzen ditu garraioen prezioak; eta, ondorioz, gure kotxearen gasolina ez ezik, gure janaria, jantziak eta abar ere bai.


Horregatik, interesgarria iruditu zait beheko grafiko interaktiboa:

  • Ezkerrean, gasolinaren prezioa.
  • Beheko aldean: urteak (2003tik aurtengora arte).
  • Lerro finkoa: Britain Handiko prezioa (kontutan hartu grafikoa britainar enpresa batek egin duela)
  • Eskuinean: beste Estatuak.
  • Oharra: bi Estatu batera bakarrik konpara daiteke


How do UK petrol prices compare with other countries?
Infographic by Staveley Head

Bi Estatu desberdinak hautatu ondoren, goiko "compare country data" (konparatu Estatuen datuak) lehiatilan klik egiten badugu, ikus ditzakegu beraien biztanleen kopurua, auto kopurua 1000 biztanleko, errepideen kilometroak 1000 biztanleko, petrolio importatu eta esportatua (milioi barrilak), pertsona bakoitzak urtero erabiltzen duen petrolioaren litroak, energia-iturri berriztagarrien portzentaia, gasolinaren zerga (kostu osoaren portzentaia), BPG (Barne Produktu Gordina) eta GGI (Giza Garapen Indizea)

No comments:

Post a Comment