ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/05/30

YouTube datu batzuk

Teknologi Berriak hain azkar doaz ze askotan ahazten ditugu berriak direla 

Adibidez, YouTube. Lehen bideoa Yakov Lapitsky-k lkargatu zuen 2005.eko apirilaren 23an. Bideoak 19 segundu iraundu zuen eta San Diego-ko zoo-parkean hartuta izan zen.



Sei urte beranduago, minuturo kargatzen diren bideo guztien iraupena da 48 ordu baino gehiago. Beheko taulan ikus dezakegu pasada zen urteetako gehikuntza: 8 ordu, 2007 urtean; 13 ordu, 2008 urtean; 24 ordu, 2009 urtean; eta, 35 ordu 2010 urtean.


Kontutan hartzen YouTubek 3 bilioi bisitak egunero jasotzen dituela, ez da harritzeko enpresa askok publizitatea egiteko erabiltzen dutenik. Horrela, adibidez, azken astean, Sixt enpresak aprobetxatu zuen Obamaren kotxea apurtu zela, Irlandako egoitza batetik irtetzerakoan, bideo umoretsu batekin amerikar presidenteari errekomendatzeko  hurrengo kotxea bere enpresarekin kontratazea.





Euskal Herrian enpresek oraindik ez dute  erabiltzen YouTube publizitatea egiteko, bere zerbitzu edo produktuak adierazteko (edo nik ez ditut oraindik aurkitu). Baina gero eta gehiago erabiltzen da bideoak kargatzeko ez ezik, kanalak ere sortzeko. Horrela adibidez,  Kepa Junkera. Argia,  GipuzkoaZZ, TokitanTV, Azkue Fundazioa, HamaikaTB, SustatuArabarraTB eta beste hainbeste.




No comments:

Post a Comment