ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/05/16

Bultzain etxea erre egin da

Gehienak (ni ere erruduna) kaletik goazenean eta kalean bizi den pertsona batekin topatzen garenean, beste aldera gurutzatzen ez bagara, gure begiak apartatzen ditugu. Sentimendu nahaztuak dauzkagu: tristura bere egoera txarra delako, nazka zikinak daudelako, beldurra fiatzen ez garelako, ulertezintasuna desberdinak direlako... Gure gizartearen ukiezinak dira... 





Baina.. kontuz... guk ere ez dakigu gure bizitzan zenbat tirabirak topa ditzakegun. Uste dugu baino errezagoa da kalean bizitzen amaitzea: gaixotasuna, ekonomi krisia, adikzioa, bakardadea..










Bultzain da Gasteizko Gobernuz Kanpoko Erakunde bat. Bere ardura, egoera larrian eta kalean bizi diren pertsonak. Hain txarto dauenak, aterpe batera ere ezin direla joan. Bultzainaren helburua, pertsona hauek gizarteratzea ahal denean; eta, ezin denean, laguntzea, janaria eta mantak banatzen.






Horretarako etxe bat dute Puente Alton (Gasteizen); baina, tamalez, pasada zen astean etxe hori erre egin zen. Eta premiazko laguntza behar dute. Ziuraski  etxean gauza pilo bat soberan dauzkazue, arropa, mantak, eskuoihalak...  eta gauza horiekin pertsona konkretu batzuk lagun ditzakezue


Beraiekin harremanetan jartzeko klik egin ondoko esteketan:



Eskerrik asko beraien izenenean



2 comments:

  1. Mila Esker zuri! ze bihotza daukazu!

    ReplyDelete
  2. Eskerrik asko, lan bikaina egiten ari zarete. Nik gehiago egin behar nuen

    ReplyDelete