ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/05/12

Soldata gutxiago, Zergak gehiago


KHEEk (Kooperazio eta Hazkunde Ekonomikorako Erakundea -gastelaniaz, OCDE; eta, frantsesaz, OECD) atzo argitaratu zuen txosten bat, lanaren zergei buruz, bai langileek ordaintzen dituzten zergak baita enpresek ordaintzen dituztenak ere. 


Datuak 2010 urtekoak dira eta kalkuloak egiteko bataz besteko soldata kontuan hartu dute.


Beheko lehen grafikoaren lerro bakoitzan, eta ezkerratik eskuinera, ikus dezakegu: soldata garbia, PFEZ (Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zerga), Gizarte-Segurantzarako langileen ekarpena eta Gizarte-Segurantzarako enpresen ekarpena. Azken zutabean, lan kostuaren zergen portzentai osoa herri bakoitzean. 
  • Zerga gehien ordaintzen duten herriak Frantzia eta Alemania dira.
  • KHEE barne 34 herriak daude. Hauetariko 22 herrietan zergak %22a igo dira 2009 urtetik 2010 urtera; soldata, ordea, 15 herrietan jeitsi da.


    Bigarren grafikoan ikus dezakegu bi urte hauetan soldataren diferentzia: urdinean, soldataren aldaketa inflazioa ondoren; kolore ilunagoan, zergen eragina; eta, gorriz, osoa. Nabarmena Grezia, azken lerroan.




    Iturria: The economist




    No comments:

    Post a Comment