ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/05/27

Medula trasplantea behar da Zarautzeko haur batentzat, lagundu mesedez

Gutun hau irakurri dut eta zabaldu nahi nuen:


Zarautzen, 2011ko maiatzaren 26an

LAGUNTZA BEHAR DUGU!

Zarauzko Bert eta Ainhoa gara, Eriken gurasoak. Erik 8 urteko mutiko bat da eta
bigarren aldiz leuzemia du. Iraila aldean medula transplante bat beharrezkoa du
sendatu ahal izateko.
Bertako eta atzerriko medula errejistroetan bilaketa hasi den arren, bide hau oso luzea
da.
Daukagun epe labur honetan, guraso moduan, ezin dugu itxaroten egon behar dugun
emailea agertu arte.
Honen bitartez, medula emateari buruzko informazioa jasotzera animatzen
zaituztegu. Era horretan, Erikek edo egoera honetan dagoen beste batek sendatzeko
aukera gehiago izan ditzan.
Laguntzeko prest zaudetenek eta informazio gehiago jaso nahi duzuenok, bidal
itzazue zuen datuak hurrengo helbidera:
Izen/abizenak, helbidea, telefonoa, e-maila.
maite.iguainlopez@osakidetza.net
Helbide honekin kontaktuan jartzeak ez du suposatzen inongo loturarik.
Informazio guztia ondo ulertu ondoren, odol analisia egin ahal izateko kontaktuko
telefonoa ere bertan emango dizuete.
Mila esker zuen laguntzagatik.
Bert eta Ainhoa

No comments:

Post a Comment