ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/05/03

Bin Laden heriotza gizarte-sareetan

Oso interesgarria Mashable webak gaur argitaratutako artikulua: nola Bin Laden heriotzaren berria  garatu zen gizarte-sareetan.


Abiapuntutzat hartuta 11-S eta hamar urte beranduago, interneta ezezik, gizarte-sareak ere erabiltzen ditugula informazioa lortzeko, elkarbanatzeko eta erreakzionatzeko, ondorengo datuak eskeintzen ditu: 







  • Heriotzaren zurrumurrua zabaltzen ari zenean,  Twitterrek jaso zituen 12,4 miloi Tweet orduz.






  • Foursquare-aren bidez, erabiltzaile askok bere poza adierazi zuten.




  • Beste batzuk eszeptikoak izan ziren.  Horrela,  Bin Laden aspalditik hilda zegoela esan zuen Facekook orrialdeak 442.000 zaleak lortu zituen.




  • Flickr webean,  Estatu Batuetako Etxe Zuriak argitaratutako argazkiek izugarrizko arrakasta eduki zituen.  Beheko argazkia lehen orduan 600.000 begirada jaso zituen (13.000 minutuan)




  • Google mapeetan, erabiltzaileak markatzen hasi ziren Bin Laden aurkitu zuten lekua (baina, antza denez, norabidea nahiko galduta zeukaten eta oso ondo ez zuten kokatu)









  • Yahook zioenez,  "Osama Bin Laden" bilaketa %98,5a igo zen aurreko egunekin konparatzen.




  • Amaitzeko,  Akamai internet erabilera indizearen araberan, Obama Presidenteak berria eman zuenean, internet trafikoa  gehitu zen %28a Estatu Batuetan eta %24a erabatekoan, ordu horretarako batezbestekoarekin konparatzen; eta, erabiltzaileek 4.118.000 orrialde ikusi zuten une gorenean.


2 comments:

  1. Oso oso interesgarria post hau!!

    Ikaragarria!!!

    ReplyDelete
  2. Eskerrik asko, niri ere horrela iruditu zitzaidan

    ReplyDelete