ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/05/25

Zergatik blog batzuetan iruzkinak moderatuak dira argitaratu baino lehen?

Web 2.0 bereritazunik handiena interakzioa da; baina, blog batzuetan, batez ere, politikarien blogetan, hau ez dute ulertu eta iruzkin bat jartzen duzunean onartua izan behar da argitaratu baino lehen.

Iruzkina iraingarria bada, ken dezaketela ulertzen dut. Esango al didazue kentzea ere izan litzaioke zentsuraren mota bat; eta, beharbada, arrazoia duzue. Baina, diferentzia zera da: argitaratu ondoren, iruzkina kentzen baduzu, irakurleek epai dezakete ea zure zentsura egokia izan den ala ez; bestela,  aurretiko zentsura bada, aukera hori galtzen da.

Nahiz eta dferentzia txikia izan, nabarmena da jakiteko ea blogaren jabea irakurleen beldur den ala ez.


Eta nondik dator errollo hau?



Gaur Anasagasti jaunaren blogean post bat irakurri dut. Bere laugarren parrafuak mindu egin nau. Erantzun diot eta ziur naiz nire iritzia argitaratuko duela; baina, zergatik lehenengo onartu behar du?

Hona hemen nire iruzkizunaren itzulpena (gastelaniaz idatzi dut bere post erderaz ere zegoelako)


"Anasagasti jaun agurgarria,

Pentsatu nahi dut zure postaren laugarren parrafua idatzi duzula haserretuta zeundenean. Bestela, oso larria iruditzen zait EAJko buruzagi batek nire herria deitzea snobak, abertzale faltsuak, kulturagabekoak eta heldugabeak politikoki.

Euskal Herria heldua da eta horrelako irainak absolutista erregimenen aitzakiak dira, ez dira onargarriak demokratiko erregimenetan.

Herri hau heldua da EAJ, BILDU, ARALAR, PSOE eta PP bozkatzen duenean. Azken bi alderdietarako botua ez bazait gustatzen, sekulan ez dut pentsatu botoemaileak heldurik ez direnik, baizik eta gure buruzagiek bere "etxeko lanak" ez dituztela ondo egin eta ez dituztela haiek konbentzitu.

Nire galdera da ea gure buruzagiak nahiko helduak diren herriak, hautoeskundeen bidez, esan duena entzuteko; eta, baietz pentsatu nahi dut.

Post-data: gure buruzagiengan konfidantza daukadanez eta gure herria errespetatzen duzula dakidanez, espero dut zure post aldatuko duzula esanez ez zenuela nahi gure herria iraindu

Bigarren post-data: "iruzkin moderatuak" blogetan modaz pasata daude

Eskerrik asko"


No comments:

Post a Comment