Oso interesgarria Mashable webak gaur argitaratutako artikulua: nola Bin Laden heriotzaren berria garatu zen gizarte-sareetan.
Abiapuntutzat hartuta 11-S eta hamar urte beranduago, interneta ezezik, gizarte-sareak ere erabiltzen ditugula informazioa lortzeko, elkarbanatzeko eta erreakzionatzeko, ondorengo datuak eskeintzen ditu:
- 20.000 irakurleei inkesta egin ondoren, %51ak berria ezagutu zuen Twitter ala Facebookearen bidez.
- Heriotzaren zurrumurrua zabaltzen ari zenean, Twitterrek jaso zituen 12,4 miloi Tweet orduz.
- Foursquare-aren bidez, erabiltzaile askok bere poza adierazi zuten.
- Beste batzuk eszeptikoak izan ziren. Horrela, Bin Laden aspalditik hilda zegoela esan zuen Facekook orrialdeak 442.000 zaleak lortu zituen.
- Flickr webean, Estatu Batuetako Etxe Zuriak argitaratutako argazkiek izugarrizko arrakasta eduki zituen. Beheko argazkia lehen orduan 600.000 begirada jaso zituen (13.000 minutuan)
- Google mapeetan, erabiltzaileak markatzen hasi ziren Bin Laden aurkitu zuten lekua (baina, antza denez, norabidea nahiko galduta zeukaten eta oso ondo ez zuten kokatu)
- Youtubean, partikularrek ezezik, erakundeek ere (ad. Associated Press eta ABC News) berria gaurkotu zuten bideoen bidez.
- Yahook zioenez, "Osama Bin Laden" bilaketa %98,5a igo zen aurreko egunekin konparatzen.
- Amaitzeko, Akamai internet erabilera indizearen araberan, Obama Presidenteak berria eman zuenean, internet trafikoa gehitu zen %28a Estatu Batuetan eta %24a erabatekoan, ordu horretarako batezbestekoarekin konparatzen; eta, erabiltzaileek 4.118.000 orrialde ikusi zuten une gorenean.
Oso oso interesgarria post hau!!
ReplyDeleteIkaragarria!!!
Eskerrik asko, niri ere horrela iruditu zitzaidan
ReplyDelete