ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/01/12

Kultur erakundeen estrategiak giza-sareetan

Gaur Rebecca Krause-Hardiaren blogean, post bat irakurri dut MOMA Museoari buruz eta bere ekimenak giza-sareetan. Postaren data aintzinakoa izan arren (2009/12/23), bere edukia eta museoaren estrategia eragina edukitzeko giza-sareetan gaur egungoa da. 


Oraingo museo honen jarraitzaile estatistika giza-sareetan oso ona da: facebookean (623.207 jarraitzaile), twitterrean  (406.787 jarraitzaile), foursquare (15.481 jarraitzaile baino gehiago) eta abar.


Giza-sareetan sartu berria zaretenentzat, kopuru hau oso altua da. Pentsa ezazue Bilboko Guggenheimek adibidez 27.389 jarraitzaile dauka facebookean; New Yorkeko Guggenheimek 173.967 jarraitzaile dauka facebookean; eta  Gasteizko Artium Museoak 3.825 jarraitzaile dauka facebookean


Baina kontuz honekin: jarraitzaile anitz edukitzea ondo egon arren, ez da giza-sareen mamia. Gure helburua da jarratzaile horiek aktiboak izatea; eta, horretarako, partekatu behar dugu; eta, partekatzea ez da  bakarrik  gure kultur erakundearen ekintzak zabaltzea, baizik eta ahotsa jarratzaileei ematea eta esaten digutena entzutea (kritikak barne).


Eta hau nola lor daiteke? Beste estrategien artean, lantalde gai bat edukitzen (hau klasiko bat da edozein arlotan), baita giza-itxura zure erakundeari ematen  ere.  Honek ez du esan nahi edukia ala hizkuntzaren maila gutxitzea baizik eta indartzea eta bereiztea erakundearen nortasuna, leku berezkoa topatzen bere esparruan.





No comments:

Post a Comment