ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/01/27

Gaurko greba orokorra gizarte-sareetan

Nire jarrera

Greban nago nahiz eta ez dudan espero greba honek eragin handia edukiko duenik: batzuek ezin dute dirurik galdu, beste batzuek ez dute nahi (beraiei ez bazaie ezer gertatzen, besteak bost axola!), askok konfidantza galdu dute bai sindikatuetan baita alderdietan ere (niri hau ere gertatzen zait)...

Halere, greban nago. Zergatik?
  • Konfidantza daukadalako bai sindikatuetan bai alderdietan ere oraindik pertsona zintzoak ba daudela,  herritarren interesak eta eskubideak defenditzen dituztela (beharbada ez dute agintzen baina bai jatorrak :)
  • Aurreko belaunaldiak lortu zituen lan-eskubideak ez ditudalako galdu nahi.
  • Gure etorkizuna gure modura ez badugulako eraikitzen, beste batzuek eraikiko dute... beraien modura...

Nik egindako greba orokorraren jarraipena gizarte-sareetan 

    • BERRIAk, greba izan arren, ekimena oso erabilgarria izan du eta ondoko hiru estekak argitaratu ditu grebaren eragina jarraitzeko:











No comments:

Post a Comment