ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/01/21

Google Alertak


Noizbehinka Google-an zuen izen-abizena idatzi duzue jakiteko internetan zer dagoen zuei buruz?

Ba, enpresa ala negozio baldin baduzue, bilaketa hau derrigorrezkoa da zuen online erreputazioa babesteko.

Bilaketa hau automatikoki egiteko, Googlek tresna oso interesgarria eskaintzen digu: Google Alertak.

Hona hemen prozedura alertak jartzeko:
 
1.- Joan http://www.google.es/ estekara.

2.- Klik egin “Hasi saioa” estekan (goiko partean, eskuinean)

3.- Sartu zure emaila eta pasahitza  (ez baduzu, sortu kontu bat)

4.- Zure kontuan sartu ondoren, ireki “Hobespenak” eta joan “Nire kontura” (pantaiaren goiko partean, eskuinean, zure emaila eta "Amaitu Saioa" tartean dago).

5.- Klik egin “Alertak” ikonoan (pantailaren erdian, nire produktuen atalean, erdiko zutabearen lehen ikonoa)

6.- Hurrengo pantailan taula batzuk bete behar dituzu (oraindik ez daude euskeraz):

            A.- IDATZI bilatu nahi dituzun HITZAK (search terms): hitz bat izan daiteke (ad. Mila) ala gehiago, emaitz zehatzago lortzeko (ad. “Mila Agirre”: kontuz, kasu honetan, bi hitzak batera bilatzeko, komatxoen artean idatzi behar dituzu).
                   Nire gomendioa, idatzi “Izen-abizena”, “dendaren izena” eta abar

            B.- AUKERATU NON egin nahi duzu bilaketa: edonon (everything), berriak (news), blogetan (blogs), denbora errealean (realtime), bideoa (video), eztabaidak edo foroak (discussions). 
                  Nire gomendioa, “edonon”, leku guztien informazioa jasotzeko

            C.- AUKERATU NOIZ jaso nahi duzu bilaketaren emaitza: berehala (as-it happens), egunero (once a day), astero (once a week).  
                  Nire gomendioa, egunero ala astero (ez badago emaitzerik, ez duzu ezer jasoko)

            D.- AUKERATU emaitzen TAMAINA: nagusienak (only the best results), guztiak (all results).
                  Nire gomendioa, froga ezazu guztiekin eta informazio gehiegi jasotzen baldin baduzu, mugatu eta eskatu nagusienak bakarrik

            E.- NON JASOko duzu BILAKETA: bi aukera, zure email idatzi ala Feed-ari buruz jaso (Kanal bat informazioa jasotzeko). 
                 Nire gomendioa, emaila. 
        
            F.- KLIK EGIN ALERTA SORTU BOTOIAN (Create Alert) 
                Nire gomendioa: kontura zazu eskuinean dagoen esteka "click here to manage your alerts" (hemen klik egin zure alertak erabilzeko) gerokoan beharko duzulako alertak aldatzeko edota ezabatzeko.
 
Alerta sistema honen bidez informazioa jaso dezakegu edozein gaiari buruz (kopuru-muga, 1000 alerta): argazkilaritza, ekonomia, ibilgailua eta abar; eta, edozein hizkuntzetan zeren era Googlek bilatzen duen zuk sartzen dituzun hitzak.

No comments:

Post a Comment