ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/01/09

Estatu Batuetako Gobernuak Twitterri eskatu dizkio Julian Assangearen kontuen datuak

New York Times egunkariak atzo eman zuen berria Estatu Batuetako Gobernuak Twiterri eskatu dizkio Wikileaks sortzailearen, Julian Assange, mezu pribatuak.

Twitterrek, beste konpaniak bezala, erabiltzaileen pribatutasunaren eskubideak babesten ditu. Baina, bere gida azaltzen duenez, salbuespena da epaitegi baten eskaera jasotzen dutenean, judizial prozesu baten barruan.

Glenn Greenwald, abokatua eta idazlea, errekerimendu legala zabaldu du bere blogean. Juridiko ikuspuntutik, errekerimendu honek arazo garrantsitzuak dauzka zeren eta eskatutako datuak bost perstonenak baitira , bi Estatu Batuetako hiritarrak dira - Manning eta Appelbaum jaunak-; baina, beste hiru Australia -Assange jauna-, Holanda -Gonggrijp jauna- eta  Islandiakoa -Jonsdottir anderea, herri honetako parlamentaria-.

Suposatzen da Estatu Batuetako Gobernuak errekerimendu berbera egin die FacebookGoogle eta beste webei.

No comments:

Post a Comment