ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/01/19

Nola dakigu nor dagoen ordenagailuaren atzean giza-sareetan?

2011/01/15ean bideo bat argitaratu nuen blog honetan "kontuz giza-sareen lagunekin :)" izenburuarekin. Lagun batzuek galdetu didate ea nola jakin dezakegun nor dagoen pantaiaren atzean.

Hona hemen erantzuna: orokorrean... berri txarrak... ez dakigu… orduan… amonak esan zigun bezala… kontuz ezezagunekin!!!!... Batez ere gozokiak eskeintzen badizkigute (lanposturik hoberena, maitasunik beroena, bidaierik merkeena eta abar…)... Baina lasai!!!... dena ez dago galduta... amonaren gomendioak jarraitu arren, herriko jaietara goaz, ezta?? :)... ba, honetan, berdina... arau batzuk jarraitu behar ditugu eta listo:)


Gomendioak giza-sarearen araberan dago; baina, orokorrean nik ondoko hauek emango nituzke:

  • Sartu zure kontuan (Facebook, Twitter eta abar), joan ezarpenetara eta babestu zure pribatutasunaren maila...ez ezabatu zure izenik ere :)... baina ez utzi dena irekia.
  • Galdetu, galdetu eta galdetu ez dakizuna… ez izan lotsatirik...denok berriak izan gara… eta, zaharrak izan arren, hanka oraindik ere sartzen dugu.
  • Ez eman zuen pasa-hitzak inori ere... bankuaren pin-a ez diozu inori ematen, ezta? 
  • Ez eduki prisarik milaka lagun edukitzeko zure kontuan: hasi zure benetako lagunak gehitzen. Horrela segurua sentituko zara eta apurka apurka giza-sareen funtzionamendua ikasiko duzu.
  • Irakurri lagun berrien profilak gehitu baino lehen:
    • Nor da? Bere profilean ez badago inolako informaziorik ala, bere profila irakurri ondoren, susmo txarra ematen badizu, ez gehitu.
    • Zergatik jarri da harremanetan zurekin? Ez badauka lagun bat, zaletasun ala horrelakoren bat zurekin amankomunean, kontuz.
    • Gero eta informazio gehiago ematen duen pertsona, gero eta fidagarriagoa. Begira ezazu nire profila blog honetan (eskuineko zutabean). Gezurtia izan naiteke? Bai; baina hainbeste informazioarekin, zaila izango litzateke; eta, zu erraz konturako zinateke.
  • Kontuz aplikazio susmogarriekin, adibidez, Facebookean oso popularrak dira aplikazioak jakiteko nor bizitatzen den zure profila. Nire ustez, aplikazio hauek zentzugabekoak dira, Facebookean bazaude, jendea zure profila bizitatzea nahi duzulako; baina, gainera, horrelako aplikazioak arriskutsuak izan litzateke.
  • Kontuz kokapen geografiko aplikazioekin (adibidez foursquare eta abar)... oso interesgarriak dira... eta oso ondo dago esatea non zauden… baina kontuz... lapurrek ere teknologi berriak erabiltzen dituzte (: 


Orduan, ez ahaztu giza-sareak kotxe bezalakoak dira… kontuz ibili behar dugu abiadurekin,  beste gidariekin, errepidekin.... baina bidaiak merezi du :)




No comments:

Post a Comment