ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/01/23

Ziberkrimena online erosketan

Batzuek oraindik ez dute internetan erosten fidatzen ez direlako.  Beraien beldurra ulergarria da: praktikaren  falta, hizkuntzaren arazoak, kreditu txartelen zenbakiak sartzeko yu-yu...

Ni online erosketen aldekoa naiz. Arriskutsuak izan daitezke? Bai, baina ez da arriskutsurik Bankuko kutxazain automatikora joatea? Dirua dagoenean... lapurrak ere bai... horregatik, irtenbidea ez da etxean geratzea ala erosketak ez egitea baizik eta erne egotea. 

Eta adi egoteko, jakin behar dugu ziberkrimenen berezitasunak. Ertzaintzaren orrialdean aholku batzuk ematen dira:


  • "Oinarrizko printzipio bat dago: INORK ERE EZ DITU EUROAK 90 ZENTIMOTAN EMATEN (inork ere ez ditu ogerlekoak lau pezetatan ematen esaera gaurkotuta).

  • Objekturen bat merkeegia bada, haren benetakotasunaren gainean zalantzak izatea komeni da. Internet bidez erostea merkeagoa izan daiteke, banaketa, biltegiratze eta bitartekari gastuak murrizten direlako. Baina prezio barregarrien aurrean mesfidatu egin behar da.

  • Egiaztatu saltzailearen nortasuna erosi aurretik".

Nik ere aholkatuko nuke begiratu webaren url-a  nola hasten den:  http:// = normala;  https:// = ziurra

Amaitzeko, hona doakizue PandaLabs-ek argitaratu duen txostena, ziberkrimenaren merkatu beltza agerian izenburuarekin (ingelesaz eta gastelaniaz dago).

Kontuz: txosten honen helburua ez da beldurtzea baizik eta jakinaraztea. Ondo ta merke erosi baina ziurra :)






No comments:

Post a Comment