ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/01/14

Trendstream.net weba

Web hau interesgarria da. Giza-sareei buruzko kontsultoreak dira eta weban dauzkaten informazio eta tresnak oso erabilgarriak dira

Web ingelesaz dago baina gaur komentatu nahi dudan  tresnaren aurkezpena gastelaniaz dago. Aplikazio honen bidez jakin dezakegu zertarako herri baten biztanleek giza-sareak erabiltzen dituzten; eta herria, sexua, adina eta beste filtroak erabil ditzakegu interesatzen zaigun taldea mugatzeko. Aplikazio online eta dohainik da (badago beste bat eguneratua eta zabalagoa baina ordaindu behar da).

Prozedura ondokoa da:

1.- Joan http://globalwebindex.net/thinking/lite/ estekara.

2.- Aukeratu herria

3.- Aukeratu sexua

4.- Nahi badugu aukeratu zibernauten nortasuna: arriskutsua (risk taker), produkto eta zerbitzu berriei buruz ezagunei informatzen zaiena (informers), baiezkorra (positives), lehiakidea (striver), premium produktoen erosleak (premium lovers), nazioartekoak (internationals), abenturazalea (thrill seeker).

5.- Klik egin "view their social media profile" estekan.

6.- Hurrengo pantaian ikusiko dugu konparaketa bat: guk aukeratutako taldearen arrazoien portzentaia  giza-sareetan egoteko herriko populazio osoaren  portzentaiaren aldean.

No comments:

Post a Comment