ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/01/11

Enpresak eta giza-sareak, 24 orduko ardura

Giza-sareen erabiltzaileok batzutan esaten dugu denbora azkar doala internetan. Nahiz eta  baieztapen hau egia izan, partikularrok nahi dugunean, deskonekta gaitezke. Baina zer gertatzen da enpresekin?

Enpresek gero eta gehiago konturatzen dira arreta eta baliabideak jarri behar dituztela giza-sareetan.

Zergatik? Giza-sareen bidez berriak arin arin zabaltzen direnez, tresna indartsuak  izan litzateke enpresa baten negozioa handitzeko ala murrizteko.

Adibide bat emango dut:

Ø    2008ko irailaren 3an, Johnson & Johnson enpresak Motrin analgesikoaren bideoa argitaratu zuen. Iragarkian esaten zen ama batek, bere haurtxoa bizkar-zorroan eramaten bazuen, mina sufrituko zuela; baina, min hori ona izango litzateke bere haurtxoaren onerako zelako eta horrela “ama ofiziala” irudiko zuelako.

Ø   2008ko azaroaren 14an, polemika hasi zen blog batzuek esan zutenean iragarkiak amak irauntzen zituela.


Ø    2008ko azaroaren 17an: Johnson & Johnson enpresak bideoa kendu zuen eta barkamena eskatu zien ofendituei.


Ø    Berria agertu zen The New York TimesThe Wall Street Journal egunkarietan eta beste informazio agentzietan.

Adibide honetatik ondorio batzuk atera ditzakegu:

Ø  Giza-sareak, gure artean sortu berria izan arren, beste herrietan aspalditik erabiltzen dira (adibidea 2008 urtekoa da; eta, jadanik 2006 urtean, Time aldizkariak urte horretako pertsonik garrantzitsuaren saria web 2.0-ari eman zion

Ø  Giza-sareak tresna demokatrikoak dira, edonork erabil daiteke bere interesen alde: enpresa eta partikularrak

Ø  Adibidearen protestarekin ados egon ala ez; ezin dugu ukatu giza-sareen erreklamazioaren indarra. Honetaz, fede eman dezaket zeren eta nik batzutan giza-sareetan nire kexak aurkeztu ditudan enpresen aurka eta emaitzak onak izan dira orokorrean

No comments:

Post a Comment