ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/01/16

Tunisiaren iraultza giza-sareetan

Orain dela bi aste Facebookaren Human Rights Watch orrialdean irakurri nuen mutil batek bere buruari sua eman zion Tunisian. 26 urte zeukan, ikasketa unibertsitarioak eta langabezian. Kalean barazkiak saltzen bizimodua ateratzen zuen eta poliziak bere barazki-gurdina konfiskatu zuenenean, ezin zuen gehiago jasan.

Berriak hunkitu ninduen, pentsatu nuenean mutilaren etsimendua nola izan behar zen horrelako erabakia hartzeko; eta, Human Rights Watch orrialdean post bat idatzi nuen.

Atzo egunkarietan irakurri nuen nola mutilaren buru-hilketaren berria giza-sareetan zabaldu zen eta  nola giza-sareak, Tunisiaren egoera zabaltzeko eta ezagutarazteko, baliobide garrantzitsuak izan diren. The economist egunkariak ere oso artikulu interesgarria argitaratu du.

 Ziuraski Tunisiaren  iraultzari Twitter iraultzea deitzea gehiegikeria da; baina, ezin da ezeztu gaur egun giza-sareek leku bat dutenik beste komunikabideen artean -irratiak 38 urte behar zuen 50 milioi erabiltzaile lortzeko; telebistak 13 urte behar zuen kopuru berbera ailegatzeko; ordenagailuak, 16; eta, internetek, publikora ireki zenetik, 4 urte bakarrik behar zuen-. Nire ustez, honi gehitu behar diogu giza-sareak kontrolatzeko gobernuen zailtasuna zeren eta giza-sareetan pertsona bakoitza kazetaria den.

No comments:

Post a Comment